Ezagutu gure end to end zerbitzuen zorro osoa.
2021(e)ko otsailakren 02
Zer da ERP bat? Enpresa-baliabideak planifikatzeko sistema
Zer da ERP bat? ERPari buruz jakin beharreko guztia azaltzen dizugu: ezaugarriak, motak, prezioak, etapak, funtzioak, etab.
Zer da eta zertarako balio du ERP batek?
ERPa (Enterprise Resource Planning) enpresa-baliabideen plangintzarako software bat da. Hainbat funtzionaltasun ditu, modalitate bakoitzaren eta erabiliko duen enpresaren arabera. Kasuaren eta konpainiaren arabera, inbentarioen kudeaketa egin daiteke, eta baita dokumentazioarena, kontabilitatearena, hornitzaileena, salmentena, ordutegiena eta salgaien trazabilitatearena ere.
Zergatik behar den zure enpresan ERP software bat arrakasta izateko
Edozein enpresetan, handia ala etea izan, ERP softwarea ezarri behar da arrakasta izateko, aukera-kostuaren kontu batengatik; hori ez ezartzea da desabantailarekin aritzea. Horren ekonomia lehiakor batean, kostuak murriztea komeni da, eta tresna honek horretan laguntzen du. Gainera, biltegiaren edo inbentarioaren benetako egoera jakitea funtsezkoa da stock etenik ez izateko.
Zergatik aldatu ERPaz
Funtzionaltasun ezberdineko ERPak daude, eta enpresa batek aldatu dezake bata bestearengatik, hainbat arrazoirengatik. Lehendabizi, funtzio berriak txertatzeko, bezeroen kudeaketa (CMR) esate baterako, softwarea zaharkitua geratu delako. Kalitatezko zerbitzu tekniko bat ez izatea da beste arrazoi garrantzitsuetako bat. Azkenik, segurtasun arrazoiengatik alda dezakezu gailua.
Zeintzuk dira ERP baten ezaugarriak?
ERP batek bost ezaugarri nagusi ditu. Lehena, automatizazioa da datuak atzitzerakoan. Bigarren elementu bereizgarria bere egitura modularra da, funtzioak aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera ematen duelarik. Hirugarren ezaugarria konfiguratzeko duen gaitasuna da. Laugarren elementua da moduluen arteko interakzioa, eta bosgarrena, berriz, datuen zentralizazioa.
Industrietan biltegiak kudeatzeko sistema baten erabilpena
Biltegiak kudeatzeko sistema bat erabiltzea ohiko leku bat da stockean dauden produktuak eduki behar dituzten industrietan. Sektore oso ezberdinetan gertatzen da, retailean, moda eta osagarrietan edo elikagai eta edarietan, kasurako. Ekintza mota horiek burutzen dituzte, hain zuzen, ERPa (Enterprise Resource Plana) bezalako software espezializatuko tresnek.
ERPrik ez duen ETE batek aurkitzen dituen eragozpenak
ERPrik ez duen ETE batek hiru eragozpen mota ditu. Lehenik eta behin, antolakuntzakoa, informazioa sakabanatuta egotea enpresaren funtzionamenduaren kalterako delako. Bigarren eragozpen nabarmena da denbora gehiago galduko duzula funtzio berberak burutzen. Hirugarrenik, ez duzu planifikatzeko eta zure ekintzetan eraginkorra izateko informaziorik izango eskura.
Antolakuntza
Datuak sakabanaturik egotea arazo bat da, ahalegin bikoitza edo lan gehiago egitera behartzen zaituelako emaitza berbera lortzeko. Gaur egun, industria-enpresa batek oso zail du ERP batekin lan egiten ez badu, nahasmenerako joera duelako. Ezin dituzu eman berrogeita hamar itzulinguru gauza bat aurkitzeko, disfuntzioak sortuko dituelako zure enpresan, batik bat, sail bat baino gehiago baduzu.
Denbora galtzea
ERP bat ez izateak denbora galarazten dizu, mugimendu gehiago egin beharrean izango zarelako behar dituzun datuak izateko. Horrek eraginkortasun profesional gabezia dakar luzera begira, eta ez zara horren lehiakorra izango. Denbora urrea da, eta ezin zara ibili denbora galtzen zerbaiten bila gehiago gibelatzeagatik.
Informazio falta
Big Dataren aroan, ezinbestekoa da ERP bat izatea datuak denbora errealean izan eta arrazoizko erabakiak hartzeko. Ez baduzu tresna hori, zure lehiakideen baino pauso bat atzerago joango zara, datuen potentziala ez duzulako aprobetxatuko. Eta hori berdin gertatzen da zuk duzun informazioa zuzena izan arren ere; urria bada, arazoak dituzu.
Zure enpresak ERP batekin konpon ditzaken arazoak
ERP bat erabiltzen duten enpresek hainbat arazo konpondu ditzakete errotik. Zure stocka kontrolatzeko erraztasun gehiago izango duzu, eta galerak murriztuko dituzu edo efizienteagoa izango zara horrela. Bestalde, zure salmenten eta erosketen jarraipena egin ahalko duzu, baita zure enplegatuen, bezeroen eta hornitzaileen jarraipena ere. Horrez gain, informazio zentralizatu guztia sistema berean izango duzu.
Enpresa-kudeaketarako soluzio batek enpresari dakarzkion onurak
Zure enpresan enpresa-kudeaketarako soluzio bat inplementatzearen abantailak hainbat dira, baina denbora eta baliabideak aurreztea dira garrantzitsuenak, informazioa sistema bakarrean zentralizatzen delako. Nolanahi ere, aldea egiten duten alderdi zehatz hauek aipa daitezke:
Ikuspegi orokorra ematen dio salmenten kudeaketari
Enpresa-kudeaketarako sistemak erabilita, salmentak kontrolatzeaz gain estatistika orokorrak egiteko aukera ere ematen du salmentak kudeatzeari begira. Beraz, errazagoa izango da jakitea zenbat saltzen duzun aldi jakin batean eta zein bezerok sortzen dioten balio handiena zure negozioari, hori termino absolutuetan nahiz erlatiboetan kuantifikatu ahalko baita. Gainera, alderaketak egin ahalko dituzu beste urte batzuekin.
Inbentarioa erraz planifikatzen laguntzen du
Enpresaren kudeaketarako sistemek konpainiaren input eta output guztiak kontrolatzea errazten dute. Horrek, adibidez, salgaien fluxua ezagutzea edo inbentario bat agudo egitea dakar. Azkenean, inbentario bat aste batzuetara edo hilabete batzuetara begira planifikatzeko balioko du. Aurrea hartuz, kostuak aurreztu eta zure inbertsioak optimizatu ahalko dituzu.
Denbora aurrezten da
Informazioa zentralizatzen bada, denbora aurrezten da. Ez dagoenez hainbat tokitan bilatu beharrik, datuak denbora errealean izango dituzu. Horrez, azkenean, esan nahi du zure langileek denbora gehiago izango dutela beste ekintza batzuk burutzeko. Eta balioa sortzeko eta giza-baliabideekin eraginkorrago jokatzeko modu oso garrantzitsua da hori, areago oraindik ETE batean.
Aurrezpen ekonomikoa
Epe luzerako aurrezpen ekonomikoa da ERP bat jartzeko beste arrazoietako bat. Ondorio hori enpresaren adar guztietara heltzen da, erosketetatik hasi eta salmentetaraino, langileen edo dokumentazioaren kudeaketa tartean dela. Ez alferrik, tresna horrek eskaintzen duen informazioarekin eraginkorrago izateko aukera ematen du. Hori da soluzio horiek zabaltzen lagundu duen azken arrazoia.
Enpresa bat ERP batekin antolatzeko arrazoiak
Hiru arrazoi mota daude enpresa bat ERP batekin antolatzeko. Horietatik lehena, enpresako arloen arteko komunikazioa hobetzea da. Bigarren arrazoia da salgaien gaineko kontrol gabeziagatik gertatzen den giza akatsaren faktorea murriztea. Azkenik, enpresaren plangintza hobeago nola arrazoizkoagoa egiteko gaitasuna aipatu behar da.
Banaketako industrian ERP bat izatearen garrantzia
Banaketaren industrian garrantzitsua da ERP bat erabiltzea, hiru arrazoirengatik. Lehen-lehenik, salgaien fluxua zuzenean kudeatu ahalko duzulako, eta hori da negozio horren oinarria. Bigarrenik, dokumentazioa zuzen-zuzenean kudeatu ahalko duzulako. Azkenik, tresna horrekin konpainien gaineko kontrol finantzarioa izan dezakezu.
Bezeroak kudeatzeko CRMa duen ERP softwarea
Bezeroak kudeatzeko CRMa duen ERP softwarearekin, bezeroekin dituzun interakzio guztiak kudeatzeko aukera duzu. ERP batzuk ez dute CMRrik, baina hori izatea gomendatzen da. Hartara, unean bertan jakin ahalko duzu zein ziren haren azken erosketak, prezioak edo harremanerako datuak. Modulu hau funtsezkoa da ETEentzat.
Nola kudeatu ERP bat banaketako enpresetan: zein konpainiakin egiten dugun lan
ERP softwarea banaketaren, produkzioaren, moda eta osagarrien, retailaren, elikagai eta edarien eta zerbitzuen enpresentzat izan daiteke. Kasu bakoitzarentzako soluzio zehatzak daude, arazoak ere halaxe direlako eta ez dituzulako beti modulu berberak beharko. Esate baterako, produkzioaren industria batean giltzarri da biltegia, baina ez beste sektore batzuetan.
SAP Business One-ren funtzionaltasunak
ERP softwareek askotariko funtzionaltasunak dituzte, aktibatu nahi diren moduluen arabera. Nolanahi ere den, softwareak alor hauetan burutu ditzake ekintzak: Kontabilitatea eta Finantzak, Inbentarioak eta Banaketa, Txostenak eta Administrazioa, Salmentak eta Bezeroak, eta, azkenik, Erosketak eta Eragiketak. Modulu horiek elkartuta edo bereizita aritu daitezke.
Doako ERPak vs. Ordaindutako ERPak
Tresna batzuk doan daude eta beste batzuk ordaindu egin behar dira, baina alde nabarmenak daude horien artean. Doako aplikazioek funtzionaltasun eta modulu gutxiago eduki ohi dituzte aktibatuta. SAP softwarearekin lan egiten duen ordainduzko ERP batek moldakortasun handiago eskaintzen du, mota guztietako enpresentzat egokituta dagoelako. Ahal baduzu, erabili ordainduzko software jakin bat.
Produkzioaren plangintza: ERP baten garrantzia
ERPak txertatzea funtsezkoa da sen onez planifikatu nahi baduzu zure produkzioa eta eguneroko funtzionamendua. Lehenik eta behin, jakingo duzulako une bakoitzean zer duzun eta zure enpresan zer intsumo behar dituzun. Bigarren arrazoia da alderaketak egin ahalko dituzula aurreko urteekin, fluxuetan eta fakturazioan oinarrituta, eta eraginkorragoa izan daiteke.
Zer da salmenten kudeaketa eta zergatik da garrantzitsua
Salmenten kudeaketa zer denari erantzunez, salmenta-prozesuari lotutako administrazio, antolakuntza, inplementazio eta komunikazio ekintza guztiak biltzen ditu. Berebiziko garrantzia du horrek, salmenten kudeaketa onik gabe esponentzialki murrizten direlako enpresak arrakasta izateko aukerak. Software korporatiboak kudeaketa on bat errazten du.
ERPa inplementatzeko etapak
Gailu hori arrakastaz inplementatzeko, bost fase eskatzen ditu, guztiak saihestezinak. Lehen-lehenik, behar duzunari eta interesatzen zaizun produktuari buruzko plangintza bat. Bigarren fasean, sistemak migratu egiten du plataforma zaharretik berrira. Ondoren, langileei prestakuntza eman behar zaie. Laugarrenik, softwarea martxan jarri behar da, eta, azkenik, jarraipena egin behar zaio haren funtzionamenduari.
ERP moduluen tipologiak eta ezaugarriak
ERP moduluak enpresa bakoitzaren beharretara egokituta daude, modu independentean. SAPen lau ERP modulu mota daude: logistika (salgaien eta inbentarioen sarrera eta irteeretarako), finantzak (kontabilitaterako eta fluxuen kontrolerako), giza-baliabideen kudeaketa (langileak eta nominaren kalkulua), eta aplikazio anitzeko funtzioak (proiektuak).
Nola funtzionatzen du ERP batek elikaduraren, retailaren eta moda eta zerbitzuen industrian?
Industria sektore bakoitzeko ERPak bere idiosinkrasia eta funtzionaltasun propioak ditu. Dena dela, beti beharko du instalazio praktiko bat eta langileentzako prestakuntza. Horregatik, SAP bezalako sistemek soluzio espezifikoak eskaintzen dituzte jarduera profesionalaren sektore bakoitzerako. Hauek dira merkatuan aurki ditzakezun produktu espezifiko nagusiak:
Elikadura-industria
SAP Business One Elikadura soluzioa elikaduraren sektoreko edozein industria-enpresarentzat prestatuta dago. Horren bidez, biltegiak, fabrikaren funtzionamendua, produkzio-kostuak, bezeroak, salmentak eta beste prozesu batzuk kontrolatu ahal dira. Azken batean, zure etekin-ratioak hobetzeko software bat izango duzu.
Retail
Retaileko enpresek SAP Business One Retail soluzioa dute. Tresnak konponbide integrala eskaintzen du txikizkako banaketarako. Besteak beste, funtzio hauek burutzen ditu: stocken kudeaketa, kontabilitatea, produktuen etiketatzea eta kudeaketa komertzial globala. Ez alferrik, zuzeneko salmentan stockak garrantzi erabakigarria du zure marjinentzat.
Moda eta osagarriak
SAP Business One Moda soluzioa aproposa da modaren eta osagarrien sektorearentzat, eta kudeaketa bertikala egiteko aukera ematen dizu produktuen, neurrien eta koloreen arabera. Exceletik informazioa inportatu edo automatikoki prozesatu dezakezu, baita dokumentuak inprimatu ere. Horrek merkatuko eskaera-patroien aldaketetara egokitzea errazten dizu.
Enpresa batean noiz da ERP bat erosteko unerik onena?
Automatizazio-tresna bat izatea beti da gomendagarria zure ETEarentzat, baina bi arrazoi egon daitezke ERPa erosteko une onena izateko. Lehena, salmentetan edo bolumenean hazkunde esanguratsu bat dagoenean. Bigarrena, berriz, zure sailen berregituraketa edo berrantolaketa egin nahi duzunean izan ohi da.
Zein da ETE baterako ERP bat jartzearen prezioa?
ETE batentzako ERP baten prezioa aldatu egiten da hornitzailearen arabera. ETE batentzako zifra orientagarri bat ematen jarrita, 15.000tik aurrera izan daiteke. Enpresaren konplexutasunaren arabera, prezioa igo egin daiteke, modulu gehiago txertatzen direlako. Mikroenpresentzako soluzio partzial batzuk ere badaude, doakoak, baina ez dira eraginkorrak bolumen jakin batetik aurrera.
Enpresen baliabideak planifikatzeko software bat funtsezkoa da edozein enpresentzat. SEIDOR Business One-n SAP software aukera bat baino gehiago aurkituko duzu produkziorako, banaketarako eta zerbitzuetarako, eta baita sektore anitzeko enpresetara egokitutako tresnak ere.
SAP Business One
Ezagutu SAP Business One-k zure enpresarentzat dituen funtzionalitate zehatzak.
Share
Agian interesatzen zaizu
El mejor software ERP con CRM para gestión de clientes
¿Qué es un software de gestión? El software de gestión es un sistema que sirve para realizar todo tipo de operaciones cotidianas informatizadas en una empresa, sea grande o una PYME. Algunas de las acciones que se pueden realizar son las compras, las ventas, la contabilidad y cualquier otra tarea.
Nola aukeratu ETEetarako finantza-software bat: 8 aholku
Egun ETEetarako finantza-software bat ezinbesteko tresna da enpresa bateko baliabide eta kapitalaren kudeaketa-prozesuak hobetu eta optimizatzeko. Horregatik, SEIDORen horiei buruz gehiago hitz egin nahi dizugu, eta aholku batzuk eskaini, zure negoziorako egokia aukera dezazun. […]
Zer da SAP Business One eta nola funtzionatzen du ETEetan
Funtzionaltasunak Egun ETEetarako finantza-software bat ezinbesteko tresna da enpresa bateko baliabide eta kapitalaren kudeaketa-prozesuak hobetu eta optimizatzeko. Horregatik, SEIDORen horiei buruz gehiago hitz egin nahi dizugu, eta aholku batzuk eskaini, zure negoziorako egokia aukera dezazun.