Seidor
United VARs

SEIDOR

United VARs

SAPeko nazioarteko zabaltzea

Zure enpresa txikia edo ertaina da, baina nazioartean eragitea nahi duzu? Zure nazioarteko negozioa zabaldu nahi duzu edo atzerrian ERP ezarpen bat egin behar duzu?

Dagoeneko nazioartean filialak badituzu, baliteke haien datuak atzitu behar izatea. Horretarako, gardentasuna behar duzu likideziari eta txostenen aurkezpenari dagokionez, baita negozio-prozesu integratuak ere.

Atzerrian SAP ezarpenak egiteko arazorik gabe, tokiko aditu eta konfiantzazko aholkulariekin lan egitea da onena.

SEIDOR United VARs-eko kide da, merkatu ertainerako SAP soluzioen hornitzaileetarako elkarte nagusia. Platinum Partner gisa, United VARs-ek SAPen maila handiena du. Hau da, United VARs munduko soluzio-hornitzaileen onenen artean dago, zerbitzu eta laguntza onena eskainita zure nazioarteko ezarpen-proiektu, ERPko optimizazio-proiektu eta mugen gaindiko near shoring prozesuetarako.

Gure irismena:

+45

Merkatuan lehenak diren SAP soluzioen hornitzaileak

+90

Ezarpenak egin diren herrialdeak

+10.000

SAP aholkulariak

+8.000

Bezeroak mundu osoan

paracaidas

Nazioarteko lankidetza

United VARs-eko kideek nazioarteko SAPeko 300 ezarpen-proiektu eta 8.000 proiektu bateratu baino gehiago egin dituzte.

United Vars, mugarik gabeko adituak

Kulturanitzak gara: herrialde bakoitzeko tokiko esperientzia onena eskaintzen dugu. Tokiko hizkuntza eta kultura ezagutzen ditugu, eta jakinaren gainean daude tokiko eta legezko eskakizun eta aldaketetan. Zure beharretara egokituta, munduan nahiz tokiko mailan zerbitzua nahiz laguntza eskaintzen dizkizugu, nahi duzun ordu-zona eta hizkuntzetan; planifikaziotik hasita eta ezarpeneraino, baita proiektua abiaraztean ere.

Merkatu ertainean lehenak gara: berariaz hautatutako SAP soluzioen hornitzaileak soilik onartzen dira gure elkartean. United VARs-eko kide guztiek hainbat urtetako esperientzia dute merkatu ertaineko SAP proiektuetan eta SAP industriaren txantiloiak kudeatzen. Horregatik, jardunbide egokiak eskain diezazkizukegu negozio-prozesuetan, baita teknologia eraldatzeko aukera ere, zuretzat hobeak diren negozio-eredu berriak eskuratzeko.

Adituak gara SAPen: sektore anitzeko esperientzia dugu SAPeko 100 industria-soluzio eta 250 osagarri baino gehiagotan, SAP zorro guztirako mundu-sarbidea izateaz gain. Adituak gara ere hauetan: SAP S/4HANA, SAP Business ByDesign; Leonardo; eta SAP Customer Engagement and Commerce, besteak beste.

Adituak gara integrazioan: zure filialak gardenagoak izaten laguntzen dizugu negozio-prozesuak integratuta, zure nazioarteko bezeroekin konexioa ezarrita eta informazio-prozedura koherenteak sortuta.

United VARs eraginkorra eta bizkorra da: nazioarteko proiektuetarako ezarritako gure estandarrek muga nazionalez gaindi kalitatea eta etekin sendoa eskaintzen laguntzen dute. Erabakiak hartzeko prozesu bizkorrak izango dituzu. Zentralizatu gabeko egiturari esker, gure kideen negozioen arrakasta ez da gainerakoen arrakasta edota porroten araberakoa.